XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HALOGENURO ORGANIKOAKAlkil halogenuroak, aril halogenuroak eta kide polihalogenatuak garrantzi handiko konposatuak dira, bai teorian eta bai praktikan.
Horrela sintesietan asko erabiltzen dira, eta erreakzio-mekanismoei buruz informazio asko eman dute.
Industrialki, etil kloruruoa (
Metil bromuroa, (
Goi-alkil haluroak (amil kloruroak, adibidez), disolbatzaile bezala erabiltzen dira industrian.
Fluoruro organikoak errefrigeratzaile bezala erabiltzen dira (
Intsektizida asko halogenuroak dira: DDT (diklorodifeniltrikloroetano), ezagunena delarik.
Antibiotiko asko, eta beste zenbait produktu deribatu halogenatuak dira.
PROPIETATE FISIKOAKBehe-alkil kloruroak gasak dira inguruneko tenperaturan, goi-alkil kloruroak eta aril kloruroak likidoak direlarik, generalki.
Irakin-puntuak pisu molekularrarekin handiagotzen doaz.